martes, 29 de marzo de 2011

Teknologia berriak hezkuntzan

Gehiago jakin nahi baduzu hemen sakatu



Iruzkina

Iker Laskibarrek artikulu honetan teknologia berriak hezkuntzan sartzearen aldeko argudiaketa egiten du eta berak ematen dituen arrazoiak ondorengoak dira, besteak beste:


o “Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutela”.

Ados nago aukera oso interesgarriak ematen dituztela, adibidez, klasean ordenagailu bat izateak, haur baten bapateko zalantza argitzeko bideo, argazki edota informazioa eskaintzeko aukera ematzen du. Beraz, momentu berean zalantzak argitzeko baliabide asko eskaintzen dituzte teknologia berriek.


o “Testuak formatu digitalean gorde ditzakegula”.

Nire ustez, honen abantaila garrantzitsuena paperaren erabilera murriztea da. Dokumentu digitalari esker, ordenagailu batean, CD batean edota USB batean informazioa gorde dezakegu, orriak erabili eta alferrik galdu beharrean. Beraz, aurrerapauso handiak ematen lagundu dute teknologia berriek.

o “Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko”

Ados nago metodo ona dela, jendea ezagutuz hizkuntzak ikastea teoriako klaseak baino askoz motibagarriagoa da. Irakasleentzat ere aukera ona da, material eta metodologia desberdinak ezagutzeko.


Beraz, teknologia berriek aukera onak eskaintzen dituztela argi dago, baina kaligrafia lantzeko adibidez, nire ustez, papera eta arkatza ezinbestekoa da eta horregatik, testu liburuak ez ditugula alde batera utzi behar deritzot. Ondorioz, ezagutzen ditugun baliabide mota guztiak haurrei eskaintzea metodo egokiena dela pentsatzen dut; metodo tradizionala teknologia berriekin tartekatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario