martes, 29 de marzo de 2011

Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak

Honen inguruko artikulua irakurri nahi baduzu hemen sakatu





TESTUAREN INGURUKO IRITZIA

Argi dago gaur egun interneten erabilera oso baliogarria dela, baina baita arriskutsua ere. Haurrek, mundu hau oso eskuragarri daukate, eta horregatik, txikitatik azaldu behar zaie internet nola erabili behar duten.

Hezkuntza on batekin, haurrek berehala ulertuko dute interneten "gaizkile" (datuak eskatzen dituzten orriak, pertsona helduak...) askorekin topo egin dezaketela, baina etxean eta ikastetxean hau aurreikusten lagundu badiete, berehala identifikatuko dute "arazoa", hau sahiestuz.

Hezkuntza ezinbestekoa da, baina ez soilik ikastetxean. Komenigarria da etxean ere beraiekin hitz egitea eta ordenagailua etxeko saloian izatea, haurra ordenagailuan dagoenean, gurasoen superbisioa izan ahal izateko.

Internet oso tresna erabilgarria da, baina modu egoki batez erabiltzen bada. Beraz, curriculum programaren barne sartu beharko litzateke ikasleak nola erabili ikasi ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario