martes, 29 de marzo de 2011
INTERNET ETA ESKOLAHonen ingururko artikulua irakurri nahi baduzu hemen sakatu
Artikulu honetan umeen eta interneten arteko erlazioari buruz hitz egiten da.
Internet espazio ireki bat da, non edonork edozer ipini dezake, eta modu libre batean ikusi.
Honen arazoa da umeek ez dakitela internet erabiltzen, eta sarea oso baliabide ona da baina oso arriskutsua ere bai.
Hori dela eta, gurasoek beldurra dute, ez dakitelako zertan dabiltzate haien seme-alabek ordenagailuan.
Nire ustez, irakasleak irakatsi behar diete umeei internet nola erabili behar duten, kritikoak izaten eta honetan aurki ditzazketen hainbat gai eta hauen arriskuak jakin arazi.
Beste alde batetik gurasoei informatu behar zaie eta pauta batzuk eman, haiek jakiteko nola jokatu behar duten honen aurrean.
Beldurra kendu behar diote. debekatu beharrean haien seme-alabeekin ordenagailuaren aurrean eseri eta irakatsi haiek dakitena eta lagundu mundu berri honetan sartzen eta miatzen.
Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriakHonen inguruko artikulua irakurri nahi baduzu hemen sakatu
TESTUAREN INGURUKO IRITZIA
Argi dago gaur egun interneten erabilera oso baliogarria dela, baina baita arriskutsua ere. Haurrek, mundu hau oso eskuragarri daukate, eta horregatik, txikitatik azaldu behar zaie internet nola erabili behar duten.
Hezkuntza on batekin, haurrek berehala ulertuko dute interneten "gaizkile" (datuak eskatzen dituzten orriak, pertsona helduak...) askorekin topo egin dezaketela, baina etxean eta ikastetxean hau aurreikusten lagundu badiete, berehala identifikatuko dute "arazoa", hau sahiestuz.
Hezkuntza ezinbestekoa da, baina ez soilik ikastetxean. Komenigarria da etxean ere beraiekin hitz egitea eta ordenagailua etxeko saloian izatea, haurra ordenagailuan dagoenean, gurasoen superbisioa izan ahal izateko.
Internet oso tresna erabilgarria da, baina modu egoki batez erabiltzen bada. Beraz, curriculum programaren barne sartu beharko litzateke ikasleak nola erabili ikasi ahal izateko.
Teknologia berriak hezkuntzan
Gehiago jakin nahi baduzu hemen sakatu
Iruzkina
Iker Laskibarrek artikulu honetan teknologia berriak hezkuntzan sartzearen aldeko argudiaketa egiten du eta berak ematen dituen arrazoiak ondorengoak dira, besteak beste:
o “Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutela”.
Ados nago aukera oso interesgarriak ematen dituztela, adibidez, klasean ordenagailu bat izateak, haur baten bapateko zalantza argitzeko bideo, argazki edota informazioa eskaintzeko aukera ematzen du. Beraz, momentu berean zalantzak argitzeko baliabide asko eskaintzen dituzte teknologia berriek.
o “Testuak formatu digitalean gorde ditzakegula”.
Nire ustez, honen abantaila garrantzitsuena paperaren erabilera murriztea da. Dokumentu digitalari esker, ordenagailu batean, CD batean edota USB batean informazioa gorde dezakegu, orriak erabili eta alferrik galdu beharrean. Beraz, aurrerapauso handiak ematen lagundu dute teknologia berriek.
o “Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko”
Ados nago metodo ona dela, jendea ezagutuz hizkuntzak ikastea teoriako klaseak baino askoz motibagarriagoa da. Irakasleentzat ere aukera ona da, material eta metodologia desberdinak ezagutzeko.
Beraz, teknologia berriek aukera onak eskaintzen dituztela argi dago, baina kaligrafia lantzeko adibidez, nire ustez, papera eta arkatza ezinbestekoa da eta horregatik, testu liburuak ez ditugula alde batera utzi behar deritzot. Ondorioz, ezagutzen ditugun baliabide mota guztiak haurrei eskaintzea metodo egokiena dela pentsatzen dut; metodo tradizionala teknologia berriekin tartekatuz.

martes, 22 de marzo de 2011
Mapa kontzeptuala
Gehiago jakiteko hemen sakatu
HELBURUAK:
- Teknologia berriak erabiltzen ikastea: Mindomo.
- Parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Ideiak antolatzen ikastea.
GELARA NOLA ERAMAN:
Irakasleak azalduko die kontzeptu mapa bat nola egin, hau da, programa nola erabili, ideiak antolatzeko, estekak sartzeko... dauden baliabide guztiak azalduz. Gero bakoitzak bere kabuz mapa kontzeptual bat egingo du, zailtasun handirik eskatzen ez baitu.
ABANTAILAK:
Sarean dauden webgune asko elkarerlazionatzen laguntzen du. Gainera, haurrek bere intereseko gai bat aukeratu dezakete eta interneten dagoen informazio guztia leku berean gorde, eskuragarri izateko.
Mindomoa nola erabiltzen den ikusi nahi baduzu, hemen sakatu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)