miércoles, 25 de mayo de 2011

SEKUENTZIAZIO DIGITALA: BIRZIKLATZEN IKASTEN

Sekuentziazio digitala hondakinak zein ontzitan botatzen diren azaltzen duen bideoa da. Ikusi nahi baduzu, hemen sakatu

Hezkuntza eta teknologia berrien inguruko jardunaldiak

Hainbat jardunaldiren informazioa eskaintzen dizuegu:

"CONGRESO IBEROLATINOAMERICANO DE EDUCACIÓN ESPECIAL. NUEVAS TECNOLOGÍAS. INCLUSIÓN. / IV TALLER MUNDIAL DE INCLUSIÓN EDUCATIVA Y ATENCIÓN A LA DIVERSIDAD"

Jardunaldi honetan landuko diren gaiak hurrengoak dira: familia, eskola eta aniztasuna, hezkuntza berezia, integrazioa eta teknologia berrien inklusioa, besteak beste.

Gehiago jankin nahi baduzu, hemen sakatu

"Edulearn11 –Educación y Nuevas Tecnologías para el Aprendizaje"

Jardunaldi honetan mundu osoko profesionalak bilduko dira, teknologia berriak hezkuntzan nola aplikatzen dituzten azaltzeko.

Jardunaldi honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu

"I Congreso Internacional sobre Metodologías de Aprendizaje Colaborativo a través de las TIC (Salamanca) "

Jardunaldi hau 2011ko ekainaren 20, 21 eta 22 egunetan burutuko da, Salamankako unibertsitatean, hezkuntza fakultatean.

Jardunaldi honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu

BALIABIDE BILTEGIAK

"Catalogo TIC" honetan aurkituko dugun informazio guztia hezkuntzarekin erlazionatuta egongo da beti; jardunaldiak, irakasleentzako informazio interesgarria, teknologia berriekin erlazionatutako artikuluak...

"Recursos TIC para el aula": hemen hainbat lotura interesgarri aurkitu ditzakegu hezkuntzarekin erlazionatutak daudenak.

Dibujospara pintar y colorear en línea


Gehiago ikusi nahi baduzu hemen sakatu

Dibujos para pintar y colorear en línea programa erabiltzen ikasteko hemen sakatu

HELBURUAK
-Teknologia berriak erabiltzen ikastea
-Parte hartze aktiboa bultzatzea
-Beraien motibazioa pixtea
-Plastikarako gaitasunak lortzea

GELARA NOLA ERAMAN
Adin guztietan erabili ahal den programa da, oso erraza delako erabiltzen eta oso dibertigarria edozein adinean.
Plastika ikasgaian erabiliko genukeen programa aproposa da.

ABANTAILAK
Margotzeko modu ezberdin bat da, non nahiz eta konfunditu edo aldatu nahi izatea posibilitate hori daukate.
Oso joko dibertigarria eta sinplea da umeentzat.

martes, 24 de mayo de 2011

La biblioteca infantil


Ipuinak sortu nahi badituzu hemen sakatu

La biblioteca infantil nola erabiltzen den jakin nahi baduzu, hemen sakatu

HELBURUAK
-Teknologia berriak erabiltzen ikastea
-Parte hartze aktiboa bultzatzea
-Programa erabiltzen ikastea
-Ipuinak modu dibertigarriago batean lantzea

GELARA NOLA ERAMAN
Lehen Hezkuntzako lehen ziklotik aurrera erabiliko genuke. Irakurtzeko eta ulertzeko dituzten gaitasunen arabera, irakasleak erabakiko du noiz erabiliko duen programa. Izan ere, programaren erabilera oso sinplea da.

ABANTAILAK
Umeek ipuinean izenak erabakitzea, ipuinaren parte hartzaileak bihurtzen die, eta honek motibatuko die eta gusturago irakurriko dute.

miércoles, 18 de mayo de 2011

Euskal Herria ezagutzen

Gehiago jakin nahi baduzu hemen sakatu
Conoce más sobre este proyecto

Scratch programa erabiltzen ikasi nahi baduzue hemen sakatu

HELBURUAK:

- Teknologia berriak erabiltzen ikastea: Scracht.
- Parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Bizitza publikoan esku hartzeko hiritarren formazioa eskuratzea
- Gure inguruaren ezagupenak handitzea.

GELARA NOLA ERAMAN:

Lehen hezkuntzako azken zikloan erabiltzeko programa da, zailtasun handiak baititu. Edozein joku hezitzaile egin daiteke, edozein gairekin erlazionatuta.

ABANTAILAK:

Haurrek bere gustoko arloen inguruko jokuak egiteko programa da, beraz, motibazioa pizten lagunduko du, baina baita zailasunak dakarrena ere. Horrek pentsamendu logikoa garatzen lagunduko du.

miércoles, 11 de mayo de 2011

Birziklatzen ikasten



HELBURUAK:

- Teknologia berriak erabiltzen ikastea: pixton.
- Ingurugiroa zaintzen ikastea
- Ikasle kitikoak bihurtzea
- Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza indartzea
- Parte hartze aktiboa bultzatzea
- Bizitza publikoan esku hartzeko hiritarren formazioa eskuratzea


KLASERA NOLA ERAMAN:

Lehen hezkuntzako ikasleekin erabiliko genuke. Adinaren arabera eta haurrek dituzten aurrezagupen arabera, komiki zailagoak edo errazagoak erabiliko ditugu. Hasieran, gaitasun minimo batzuk lortzeko komiki sinpleak egingo dira, irakaslearen laguntzarekin, denbora pasa ahala eta gaitasunak bereganatuz doazen heinean, komikiak konplexuagoak izango dira eta bakoitzak bere konikia egiteko gai izango da.

ABANTAILAK:

Edozein gai hezitzaile erabiltzeko baliagarria da. Haurrentzat dibertigarria izango da, beraz, beraientzat joku bat egiten ari diren heinean pentsamendu logikoa lantzen eta espazioa maneiatzen lagunduko die

Pixton nola erabiltzen den jakin nahi baduzu, hemen sakatu

martes, 29 de marzo de 2011

Virgen Blanca

INTERNET ETA ESKOLA
Honen ingururko artikulua irakurri nahi baduzu hemen sakatu









Artikulu honetan umeen eta interneten arteko erlazioari buruz hitz egiten da.
Internet espazio ireki bat da, non edonork edozer ipini dezake, eta modu libre batean ikusi.

Honen arazoa da umeek ez dakitela internet erabiltzen, eta sarea oso baliabide ona da baina oso arriskutsua ere bai.
Hori dela eta, gurasoek beldurra dute, ez dakitelako zertan dabiltzate haien seme-alabek ordenagailuan.

Nire ustez, irakasleak irakatsi behar diete umeei internet nola erabili behar duten, kritikoak izaten eta honetan aurki ditzazketen hainbat gai eta hauen arriskuak jakin arazi.

Beste alde batetik gurasoei informatu behar zaie eta pauta batzuk eman, haiek jakiteko nola jokatu behar duten honen aurrean.
Beldurra kendu behar diote. debekatu beharrean haien seme-alabeekin ordenagailuaren aurrean eseri eta irakatsi haiek dakitena eta lagundu mundu berri honetan sartzen eta miatzen.
Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak

Honen inguruko artikulua irakurri nahi baduzu hemen sakatu





TESTUAREN INGURUKO IRITZIA

Argi dago gaur egun interneten erabilera oso baliogarria dela, baina baita arriskutsua ere. Haurrek, mundu hau oso eskuragarri daukate, eta horregatik, txikitatik azaldu behar zaie internet nola erabili behar duten.

Hezkuntza on batekin, haurrek berehala ulertuko dute interneten "gaizkile" (datuak eskatzen dituzten orriak, pertsona helduak...) askorekin topo egin dezaketela, baina etxean eta ikastetxean hau aurreikusten lagundu badiete, berehala identifikatuko dute "arazoa", hau sahiestuz.

Hezkuntza ezinbestekoa da, baina ez soilik ikastetxean. Komenigarria da etxean ere beraiekin hitz egitea eta ordenagailua etxeko saloian izatea, haurra ordenagailuan dagoenean, gurasoen superbisioa izan ahal izateko.

Internet oso tresna erabilgarria da, baina modu egoki batez erabiltzen bada. Beraz, curriculum programaren barne sartu beharko litzateke ikasleak nola erabili ikasi ahal izateko.

Teknologia berriak hezkuntzan

Gehiago jakin nahi baduzu hemen sakatu



Iruzkina

Iker Laskibarrek artikulu honetan teknologia berriak hezkuntzan sartzearen aldeko argudiaketa egiten du eta berak ematen dituen arrazoiak ondorengoak dira, besteak beste:


o “Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutela”.

Ados nago aukera oso interesgarriak ematen dituztela, adibidez, klasean ordenagailu bat izateak, haur baten bapateko zalantza argitzeko bideo, argazki edota informazioa eskaintzeko aukera ematzen du. Beraz, momentu berean zalantzak argitzeko baliabide asko eskaintzen dituzte teknologia berriek.


o “Testuak formatu digitalean gorde ditzakegula”.

Nire ustez, honen abantaila garrantzitsuena paperaren erabilera murriztea da. Dokumentu digitalari esker, ordenagailu batean, CD batean edota USB batean informazioa gorde dezakegu, orriak erabili eta alferrik galdu beharrean. Beraz, aurrerapauso handiak ematen lagundu dute teknologia berriek.

o “Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko”

Ados nago metodo ona dela, jendea ezagutuz hizkuntzak ikastea teoriako klaseak baino askoz motibagarriagoa da. Irakasleentzat ere aukera ona da, material eta metodologia desberdinak ezagutzeko.


Beraz, teknologia berriek aukera onak eskaintzen dituztela argi dago, baina kaligrafia lantzeko adibidez, nire ustez, papera eta arkatza ezinbestekoa da eta horregatik, testu liburuak ez ditugula alde batera utzi behar deritzot. Ondorioz, ezagutzen ditugun baliabide mota guztiak haurrei eskaintzea metodo egokiena dela pentsatzen dut; metodo tradizionala teknologia berriekin tartekatuz.

martes, 22 de marzo de 2011

Mapa kontzeptuala



Gehiago jakiteko hemen sakatu


HELBURUAK:

- Teknologia berriak erabiltzen ikastea: Mindomo.
- Parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Ideiak antolatzen ikastea.

GELARA NOLA ERAMAN:

Irakasleak azalduko die kontzeptu mapa bat nola egin, hau da, programa nola erabili, ideiak antolatzeko, estekak sartzeko... dauden baliabide guztiak azalduz. Gero bakoitzak bere kabuz mapa kontzeptual bat egingo du, zailtasun handirik eskatzen ez baitu.

ABANTAILAK:

Sarean dauden webgune asko elkarerlazionatzen laguntzen du. Gainera, haurrek bere intereseko gai bat aukeratu dezakete eta interneten dagoen informazio guztia leku berean gorde, eskuragarri izateko.

Mindomoa nola erabiltzen den ikusi nahi baduzu, hemen sakatu